Aurkezpenak

Herriarteko Txapelketa-Kutxa Sariaren aurkezpena, maiatzaren 3an

19:00etan hasiko da ekitaldia, Eureka! Zientzia Museoan; aurkezpenaren ondoren, kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan

Maiatzaren 3an, osteguna, aurkeztuko da 2011-12ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa – Kutxa Saria, Eureka! Zientzia Museoan (Miramon-Donostia), 19:00etan.

Aurkezpenaren ondoren kanporaketen zozketa egingo da, eskua, pala eta zesta-punta espezialitateetan.

Aurten 18 herrik hartuko dute parte eskuko lehian, 10 palakoan eta 4 zesta-puntakoan. Txapelketari maiatzaren 13ko asteburuan ekitea aurreikusten da.

Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki daitezke txapeketaren inguruko informazio gehiago eta datu historikoak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.