Lehiaketa

Hernanik irabazi du Herriarteko Eskuko Txapelketa

2-1 hartu zuen mendean Donostia (10-22, 22-5, 22-6)

Hernanik irabazi du 2010-11ko Herriarteko EskukoTxapelketa-Kutxa Saria. 2-1 gailendu zitzaion Donostiari, joan den igandean Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:

*Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI  2 / DONOSTIA  1
          Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna  10 / Chiapuso-Aranguren  22
          Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo  22 / Cristobal-Manzisidor  5
          Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi  22 / Baez-Fernandez  6

Garaipen honekin, Hernanik 4. txapela gehitu dio Herriarteko Txapelketako bere palmaresari (2000, 2002, 2005 eta 2011); aurten ez bezala, 6 aldiz egin izan dio ihes txapelak finalean, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998);  eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste lau aldiz; azkena, beraz, aurtengo edizioan bertan.

Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.