Lehiaketa

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, larunbatean, Iruran

Eskuz banakako nagusien 1. mailan, Usurbil 1 taldeak jantzi du txapela

Larunbat honetan, hilak 5, jokatuko dira Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak. Hain zuzen ere, kadeteen, jubenilen eta nagusien 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, 10:15etik aurrera, Irurako Ametsa trinketean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

*Otsailak 5, larunbata, 10:15, Irura-Ametsa trinketa

1. Eskuz banaka, kadeteak: URNIETA 1 (Imaz) / OIARPE 4 (Zapirain)
2. Eskuz banaka, jubenilak: URNIETA 4 (Loitegi) / HERNANI 2 (Lopez)
3. Eskuz banaka, nagusien 2. maila: USURBIL 1 (Urruzola) / HERNANI 1 (Otaegi)

Aurreko larunbatean (2011-01-29), bestetik, nagusien 1. mailako finala jokatu zuten Usurbil 1 (Landa) eta Behar Zana 2 (Arruti) taldeek. Lehenak jantzi zuen txapela,  40-18 irabazita.

Jardunaldi honetan jokatuko diren finalekin bukatuko da, beraz, Trinketeko Txapelketako eskuz banakako lehia. Eta hau amaitu orduko hartuko dio lekukoa eskuz binakakoak. Gomazko paletaz ere ari dira, bien bitartean, pilotariak.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.