Trinketeko Txapelketako eskuz binakako txapelak, Urnieta, Mundarro, Orio eta Usurbil 2 taldeentzat
2011/03/30 | Lehiaketa
Kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren
Martxoaren 26an, larunbata, jokatu ziren, Irurako Ametsa trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak. Lau partida izan ziren ikusgai jaialdian. Urnieta 1 taldeak irabazi zuen kadeteen mailako lehia, Mundarrorentzat izan ziren jubenilen mailako txapelak, Orio nagusitu zen nagusien 2. mailako finalean eta, azkenik, Usurbil 2k eraman zituen etxera nagusien 1. mailako txapelak. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
1. Eskuz binaka, kadeteak: URNIETA 1 (Imaz-Ezenarro) 40 / Oiarpe 1 (Flores-Azpiroz) 23
Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan kontsulta ditzakezue txapelketa honen inguruko xehetasun guztiak. |
|