Jokoan da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa
2011/05/02 | Lehiaketa
Maiatzaren 1eko asteburuan hasi zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15ean ekin zioten
![]() Apirilaren 19an aurkeztu zen, Donostiako Zientziaren Kutxagunean, 2010-11ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria. Eta dagoeneko martxan da ikusminez jarraitzen den txapelketa. Maiatzaren 1eko asteburuan abiatu zen eskuko lehia, zesta-puntakoa gehitu zitzaion maiatzaren 8ko jardunaldian, eta palakoari maiatzaren 15eko asteburuan ekin zioten.
Guztira, 34 herrik hartuko dute parte aurtengo edizioan, iaz baino 1 gutxiago. - Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri ariko dira, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia. - Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago izango dira, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja. - Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4 herrik jardungo dute, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA - Kanporaketak (joan-etorria). - Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA - Egutegia: Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8 Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19 Finala: ekainak 26
PALA - Kanporaketak (joan-etorria). - Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan. - Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA - Egutegia: Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22 Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5 Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan. - Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA - Egutegia: Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12 Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia... |
|