Denboraldiko azken blokeko txapelketetan izen-emateak zabalik
2011/03/11 | Izen-emateak
Herriarteko Txapelketan, Udaberri Txapelketan, Errendimenduko Udaberri Sarian eta Talentudunen Txapelketan eman daiteke izena
Dagoeneko zabalik da 2010-11 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, lau dira: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria, Udaberri Txapelketa (eskuz banaka 4 1/2an), Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka) eta Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz banaka). Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:
HERRIARTEKO TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 1etik ekainaren 26ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: apirilaren 7a (izen-emate orria eta errolda agiriak).
UDABERRI TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 10etik ekainaren 26ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.
UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.
TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA
- Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean. - Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak...), eta behin lehia hasita jarraipena egiteko aukera. |
|