Federazioen arteko GRAVN Saria, martxan

2011/03/10 | Lehiaketa

Gipuzkoak Nafarroa eta Bizkaia hartuko ditu etxean lehen faseko ligaxkan; finalak maiatzaren 1eko jardunaldian (trinketa, Bizkaian) eta 8koan (ezker horma, Araba) izango dira

Asteburu honetan (2011-03-13) hasiko da 2011ko federazioen arteko GRAVN Saria. Izenak dioen bezala, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkai eta Nafarroako selekzioak lehiatuko dira txapelketa honetan, bai ezker horman bai trinketean.

 
 

Martxoaren 13tik apirilaren 10a bitarte, lehendabiziko faseko ligaxka jokatuko dute federazio guztiek. Apirilaren 17ko asteburuan jokatuko dira finalerdiak: ezker hormakoak Errioxan, eta trinketekoak Gipuzkoan (eskua), Bizkaian (gomazko paleta) eta Araban (larruzko paleta eta xarea). Finalak, azkenik, bi asteburutan banatuko dira: Bizkaiak hartuko ditu trinketekoak, maiatzaren 1eko jardunaldian; eta Araban izango dira ezker hormakoak, maiatzaren 8ko asteburuan.

 
 

Hauxe izango da, zehatz-mehatz, txapelketaren egutegia:

  
- LIGAXKA -

  • Martxoak 13: Nafarroa / Errioxa eta Araba / GIPUZKOA (Atsedena: Bizkaia)
     
  • Martxoak 20: GIPUZKOA / Nafarroa eta Araba / Bizkaia (Atsedena: Errioxa)
     
  • Martxoak 27: Nafarroa / Araba eta Bizkaia / Errioxa (Atsedena: GIPUZKOA)
     
  • Apirilak 3: GIPUZKOA / Bizkaia eta Errioxa / Araba (Atsedena: Nafarroa)
     
  • Apirilak 10: Errioxa / GIPUZKOA eta Bizkaia / Nafarroa (Atsedena: Araba)
     

- FINALERDIAK -

  • Apirilak 17, Ezker horma: Errioxa
     
  • Apirilak 17, Trinketa: GIPUZKOA (eskua), Bizkaia (gomazko paleta) eta Araba (larruzko paleta eta xarea)
     

- FINALAK -

  • Maiatzak 1, Trinketa: Bizkaia
     
  • Maiatzak 8, Ezker horma: Araba

 

Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba