Ramutxok irabazi ditu Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako bi finalak

2011/03/10 | Lehiaketa

Ramuntxo 1 taldeak 30-21 irabazi zion Kurpil 1 taldeari 1. mailako finalean, eta Ramuntxo 1 30-24 gailendu zitzaion Kurpil Kirolak taldeari 2. mailakoan

Martxoaren 5ean, larunbata, jokatu ziren, Irungo Ramuntxo Berri trinketean, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak. Eta Ramuntxo elkarteak eraman ditu bi txapelak etxera. 1. mailako finalean, Ramuntxo 1 taldeak 30-21 irabazi zion Kurpil Kirolak 1 taldeari. Eta 2. mailako lehian ere Ramuntxo 1 taldeak mendean hartu zuen Kurpil Kirolak, 30-24.


Ondoren zehaztzen dugu jaialdia:
 

*Martxoak 5, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa:

1. Gomazko paleta mutilak, nagusien 2. maila: 
RAMUNTXO 1 (Portilla-Telletxea)  30 / KURPIL KIROLAK (Ramirez-Martinez)  24
2. Gomazko paleta mutilak, nagusien 1. maila: 
RAMUNTXO 1 (Mancisidor-Larrarte)  30 / KURPIL KIROLAK 1 (Sorzabalbere-Arrospide)  21

 



16 talde aritu dira lehian 2010-11ko txapelketa honetan, 8 1. mailan eta beste 8 2. mailan.
 
 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren xehetasunak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia...

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba