Altzo, Aduna, Ataun eta Villabona, Gipuzkoako Eskolarteko txapeldunak gomazko paletan

2018/05/14 | Lehiaketa

Alebin mutiletan irabazi zuen Altzok, Zumaia 1en aurka; alebin nesketan izan zen nagusi Aduna 1 taldea, Villabonaren kontra; infantil nesken finalean hartu zuen mendean Zumaia 1 taldea Ataunek; eta kadete nesken finalean gailendu zitzaion Villabona 3 taldea Villabona 2ri

Gipuzkoako Eskolarteko Paleta Txapelketaren finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean, Ataunen. Altzok irabazi zuen mutil alebinetan, Adunak neska alebinetan, Ataunek neska infantiletan, eta Villabonak neska kadetetan. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Maiatzak 12, larunbata, 15:30, Ataun-Auzoeta

 

1. Gomazko paleta, alebin mutilak:
ALTZO (Gorostiaga-Olano) 4 / ZUMAIA 1 (Etxabe) 0

2. Gomazko paleta, alebin neskak:
VILLABONA (Arretxe-Altuna) 0 (5,3,2) / ADUNA 1 (Navarro-Zubillaga) 4 (6,6,6)

3. Gomazko paleta, infantil neskak:
ZUMAIA 1 (Azkue-Zuazobide-Olaizola) 22 / ATAUN (Perlines-Urrestarazu) 25

4. Gomazko paleta, kadete neskak:
VILLABONA 3 (Elgarresta-Mendizabal) 25 / VILLABONA 2 (Ugarte-Inza) 14

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia: https://bit.ly/2F2eV6Z

 

 

 














Babesleak

Ir arriba