Dena prest 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari ekiteko

2018/04/26 | Lehiaketa

Jendaurreko zozketak utzi ditu erabakita kanporaketak; 18 herri lehiatuko dira eskuz, 16 paleta gomaz (aurten estreinakoz), 8 pala motzez eta larruzko paletaz, eta 4 zesta-puntaz; maiatzaren 6ko asteburuan hasiko da txapelketa, eskuko lehiarekin, eta gainontzeko espezialitateak maiatzaren 13ko jardunaldian abiatuko dira

Dena dago prest 2018ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari ekiteko. Atzo (2018-04-25) egin genuen txapelketaren aurkezpena eta kanporaketen zozketa jendaurrean, Astigarragako Petritegi sagardotegian. Jakinminez jarraitu zituzten nondik norakoak hainbat herritako pilotariek eta ordezkariek, eta zenbait Udal ordezkarik ere ez zuten hitzordua galdu nahi izan. Bildutako denei eta "Astore etxeari aurten eskainitako laguntzagatik" eskerrak emanez zabaldu zuen ekitaldia Andoni Lertxundi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidenteak.

 

 

 

Edizio honek badu berrikuntzarik, gainera, lehendabiziko aldiz jokatuko baita gomazko paletako txapelketa. Eta deialdiak oso erantzun ona izan du, 16 herrik eman baitu izena. Eskuz 18 herri lehiatuko dira, larruzko paleta eta pala motzez 8 eta zesta-puntaz 4. Hauexek dira 2018ko edizioaren parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aia
  2. Altzo
  3. Andoain
  4. Asteasu
  5. Astigarraga
  6. Ataun
  7. Azkoitia
  8. Azpeitia
  9. Beasain
  10. Bidania-Goiatz
  11. Donostia
  12. Errenteria
  13. Hernani
  14. Oiartzun
  15. Oñati
  16. Tolosa
  17. Zizurkil
  18. Zumaia

 

GOMAZKO PALETA

  1. Amasa-Villabona
  2. Andoain
  3. Anoeta
  4. Astigarraga
  5. Azkoitia
  6. Azpeitia
  7. Deba
  8. Donostia
  9. Elgoibar
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Soraluze
  13. Tolosa
  14. Zestoa
  15. Zumaia
  16. Zumarraga

 

PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

Eskuz, Aia eta Beasain dira berriak aurten, eta iaz aritutako bost herrik ez du izenik eman: Aduna, Arrasate, Lazkao, Orio eta Zestoa. Hortaz, 2017ko edizioan baino hiru herri gutxiago lehiatuko dira: 21 izan ziren eta 2018an 18

Estreinakoz jokatuko den gomazko paletako lehian, esan bezala, 16 talde ariko dira nor baino nor.

Pala motzez eta larruzko paletaz, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere, 8.

Eta zesta-puntaz, edizio honetan beste herri batek eman du izena: Hondarribia. Beraz, 4 taldek hartuko dute parte.

 

 

 

Txapelketa maiatzaren 6ko asteburuan hasiko da, eskuko lehiarekin. Gainontzeko espezialitateek maiatzaren 13ko jardunaldian ekingo diote lehiari.

Lehendabiziko finala larruzko paleta eta pala motzeko txapelketarena izango da, ekainaren 10eko asteburuan, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Ondoren, gomazko paletako lehiaren zein zesta-puntako finalen txanda izango da, ekainaren 24ko jardunaldian; gomazkoaren egoitza erabakitzeke dago orainik, eta zesta-puntakoa Mutrikun izango da ziurrenik. Azkenik, eskuko finala ekainaren 30ean jokatuko da, Donostiako Atano III.ean.

Albiste honi erantsitako eranskinetan ikus daitezke zozketak erabakitako kanporaketa guztiak.

 

 

 

51. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 28.a palaz, 21.a zesta-puntaz, eta 1.a gomazko paletaz.

Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Azpeitia hirugarren, 6rekin (3tan txapeldunorde). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Azpeitiak berriro irabaziko balu, lehendabiziko herria litzateke lau aldiz jarraian lehia irabazten.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun); eta Errenteria eta Olaberria dira hirugarren postuan, 5na txapelekin (biak bi ediziotan txapeldunorde). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 5 txapelekin (2 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.

 

 

 

Agerraldia material hautatzaileen lana azpimarratuz bukatu zuen Lertxundik: "Oso jende gutxi dugu horretarako, musutruk lan eginez, eta beraien esfortzu eta dedikazioa ezibestekoa da tapelketaren martxa onerako. Haien lanarekiko errespetua eskatu nahiko genuke".

 

 

 

Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri: https://bit.ly/2sJNuMu. Bertan eta Kartelera txokoan astez asteko jarraipen zehatza egin ahal izango duzue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba