Puntista gipuzkoarrak banaka lehiatuko dira orain Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

2018/04/11 | Lehiaketa

Jardunaldi honetan (2018-04-15) ekingo diote ligaxkari, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan; finalak ekainaren 10eko asteburuan jokatuko dira

Denboraldi hasieran egin zuten moduan, puntista gipuzkoarrek Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute denboraldi bukaeran ere. Baina irailetik abendura bitarte binaka lehiatu baziren, orain banaka ariko dira. Hain zuzen ere, asteburu honetan bertan (2018-04-15) hasiko da banakako Gipuzkoako Txapelketa, eta ekainera bitarte luzatuko da.

 

 

 

Hiru mailatan ariko dira pilotariak: kadetetan, jubeniletan eta nagusietan. 14 pilotarik eman du izena kadeteen mailan, 11 jubenilen mailan eta 10 nagusietan (bi multzo osatu dira maila bakoitzean).

 

 

 

Lehenik, ligaxka jokatuko dute guztiek, apirilaren 15etik maiatzaren 20ra bitartean jubenilen eta nagusien kasuan, eta maiatzaren 27ra arte kadeteen mailan.

 

 

 

Ligaxka amaituta, ekainaren 3ko jardunaldirako daude aurreikusita finalerdiak maila denetan. Eta final guztiak ekainaren 10eko asteburuan jokatuko dira.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean kontsulta daitezke txapelketaren inguruko xehetasunak, esteka honetan klikatuta: https://bit.ly/2jApY0X

 

*Argazkiak: Danok Bat kluba, Mutriku

 

 

 






Babesleak

Ir arriba