Gipuzkoak Bizkaia hartuko du etxean GRAVNI Txapelketaren bigarren jardunaldian

2018/03/21 | Lehiaketa

Hasierako ligaxka hau apirilaren 22an bukatuko da, apirilaren 29ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak

Nafarroaren aurka aritu eta gero, asteburu honetan Bizkaia hartuko du etxean Gipuzkoako Selekzioak, GRAVNI Txapelketaren 2. jardunaldian. Federazioen arteko lehia da GRAVNI, eta Gipuzkoarekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatzen dira bertan.

 

 

 

Dagoeneko osatuta dago jardunaldi honetako kartelera. Lotura honetan duzue zehaztuta Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko norgehiakoen zerrenda guztia: http://bit.ly/2GSGP6m

 

 

 

Hasierako ligaxka hau apirilaren 22ra arte luzatuko da. Ondoren, apirilaren 29ko jardunaldian, ezker hormako zein trinketeko finalerdiak jokatuko dituzte. Eta final guztiak, azkenik, maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai. Hona hemen egutegi osoa:

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 18 Nafarroa GIPUZKOA
Errioxa

Bizkaia

Iparralde Araba
2 MARTXOAK 25 GIPUZKOA Bizkaia
Nafarroa

Araba

Iparralde Errioxa
3 APIRILAK 8 GIPUZKOA Iparralde
Bizkaia Nafarroa
Araba Errioxa
4 APIRILAK 15 Iparralde Bizkaia
Araba GIPUZKOA
Errioxa Nafarroa
5 APIRILAK 22

Bizkaia

Araba
GIPUZKOA Errioxa
Nafarroa Iparralde
6 APIRILAK 29 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 MAIATZAK  6 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA

 

 

 

Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak... esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba