Mundarro, Urnieta eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz binaka
2018/03/13 | Lehiaketa
Kadete mailako lehia irabazi zuen Mundarrok, jubenil eta nagusien 1. mailakoak Urnietak, eta nagusien 2. mailakoa Behar Zanak
Mundarro, Urnieta eta Behar Zana klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gizonezkoen eskuz binakako espezialitatean. Joan den larunbatean (2018-03-10) jokatu zituzten finalak, Irurako Ametsa trinketan. Mundarroko pilotariek jantzi zituzten kadete mailako txapelak, Urnietakoek irabazi zituzten bai jubenilen bai nagusien 1. mailako norgehiagokak, eta Behar Zanakoek nagusien 2. mailakoa. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Martxoak 10, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, kadeteak:
2. Eskuz binaka, jubenilak:
3. Eskuz binaka, nagusien 2. maila:
4. Eskuz binaka, nagusien 1. maila:
Emakumezkoen paleta argentinarreko lehia besterik ez da gelditzen jokatzeko Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan. Lehia horri apirilaren 15eko jardunaldian ekingo diote, eta maiatza erdialdean izango dira finalak.
Txapelketaren informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, esteka honetan klikatuta: http://bit.ly/2sZPFfk |
|