Zubietarrak aurrez aurre, larunbatean, Gipuzkoako Txapelketaren joko garbiko finalean
2018/03/13 | Lehiaketa
18:00etan hasiko da Zubieta 2 eta Zubieta 1 taldeen arteko lehia, Zubietan bertan
Iaz bezala, aurten ere zubietarren arteko lehia izango da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen joko garbiko finalean. Hain zuzen ere, Zubieta 2 eta Zubieta 1 taldeak izango dira aurrez aurre. Larunbatean jokatuko dute norgehiagoka, 18:00etatik aurrera, Zubietan bertan:
Martxoak 17, larunbata, 18:00, Zubieta-Udalekoa 1. Joko garbi, nagusiak: ZUBIETA 2 (J.Aizpurua-U.Azpiroz) / ZUBIETA 1 (J.Aizpurua-U.Rezola)
Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-joko garbi nagusiak atalean daude ikusgai: http://bit.ly/2FGhomX |
|