Mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik, irailaren 10era arte

2020/09/02 | Ikastaroak

Gipuzkoako klubetako infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat da deialdia; irailaren 16an, 23an eta 30ean aurreikusten dira hautaketa entrenamenduak, eta ondo bidean urrian ekingo liekete entrenamenduei

2020-21 denboraldian ere mutilen eskuko teknifikazio proiektuarekin jarraitu nahi du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede egitasmoak. Eta izena emateko epea zabaldu berri dugu.

 

 

Aurreko urteetan bezala, eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdiaKlubek irailaren 10era arte dute beraien pilotarien izena emateko aukera.

 

 

Izena emandako pilotariek hautaketa entrenamenduak izango dituzte; honelaxe aurreikusten dira: irailaren 16an Goierri-Tolosaldea-Aiztondokoak, irailaren 23an Deba-Urola Kostakoak, eta irailaren 30ean Bidasoa-Oarso-Burruntzakoak.

 

 

Ondo bidean, aukeratutakoek urrian ekingo liekete entrenamendueiDonostiako Atano III.ean izango lirateke kadete kategoriako pilotarien entrenamenduak, eta eskualdeetan infantilenak.

 

 

Besteak beste, Iraitz Olaetxea GEPFko teknikaria eta Iñaki Esnal, Andoni Ugalde eta Beñat Rezusta pilotari gipuzkoarrak izango dira prestatzaileak.

 

 

Egungo egoerak baldintzatuta, eta osasun agintarien aholkuak jarraituz, bai hautaketa entrenamenduetan eta baita denboraldiko entrenamenduetan ere protokolo bat bete beharko da (infantilen kasuan, eta Aldundiarekin Eskola Kirolari buruz izandako bileraren ondoren, errendimenduko ibilibideko entrenamenduekin eta lehiaketekin has daiteke. Parte hartzeko ibilbideari dagokionez, berriz, entrenamenduekin urriaren 1etik aurrera hasi ahal izatea aurreikusten dute, eta lehiaketekin urtarriletik aurrera). 

 

 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba