Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak, igandean, Zubietan
2017/12/12 | Lehiaketa
Gizonezkoen nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak izango dira ikusgai; 10:00etan hasiko da jaialdia
Igande honetan (2017-12-17) jokatuko dira, Zubietan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren pala motzeko finalak. Hiru partida izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera, guztiak gizonezkoen nagusien mailakoak: lehendabizi 3. mailako lehia, ondoren 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa.
2. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, aurreko asteburuan (2017-12-10) jokatu baitzituzten finalerdiak. Txost (Aizpuru-Irigoien) eta Pagazpe (J.Begiristain-M.Begiristain) taldeek lortu zituzten finalerako txartelak, hurrenez hurren, Euskal Jolasi (Etxeberria-Beitia) 27-40 eta Eple 1i (Eskisabel-Pichel) 40-38 irabazita.
1. mailako finalista bat ere dagoeneko jakina da: Real Sociedad 1 taldea (Navarro-Vigeon). Pagazperi (Clement-Arruti) 40-39 irabazi zion joan den igandean (2017-12-10) jokatutako finalerdian.
1. mailako finalerako beste txartela jokoan izango da jardunaldi honetan. 3. mailan ere, bi finalerdiak jokatzeko daude oraindik. Hain zuzen ere, hauexek izango dira norgehiagokak:
Gauzak horrela, hauxe izango da finalen jaialdia:
Abenduak 17, igandea, 10:00, Zubieta-Udalekoa
1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
2. Pala motza nagusiak, 2. maila:
3. Pala motza nagusiak, 1. maila:
Txapelketaren xehetasun guztiak, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean: http://bit.ly/2jApY0X |
|