Zarautz (1. maila) eta Danok Bat (2. maila), Gipuzkoako txapeldunak gomazko paletan
2017/11/28 | Lehiaketa
Aizpuru-Daguerreren Zarautz taldeak Salaberria-Huegun bikotearen Loiolatarra 2 hartu zuen mendean 1. mailako finalean, eta 2. mailakoan Elezgarai-Garalde bikoaren Danok Bat taldeak Epelde-Juaristiren Azkoitia 2ri irabazi zion
Zarautz eta Danok Bat taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean. Joan den ostiralean (2017-11-24) jokatu ziren Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren gizonezkoen gomazko paletako finalak, Donostiako Loiola auzoan. Zarautzek 1. mailako lehia irabazi zuen, Loiolatarra 2 taldearen aurka. Eta Danok Bat taldeak jantzi zuen 2. mailako txapela, Azkoitia 2 mendean hartuta.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Azaroak 24, ostirala, 20:30, Donostia-Loiola
1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
DANOK BAT (Elezgarai-Garalde) 25 / AZKOITIA 2 (Epelde-Juaristi) 16
2. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) 25 / LOIOLATARRA 2 (Salaberria-Huegun) 16
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-gomazko paleta atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketako irudiak daude ikusgai.
|
|