Hobetzen jarraitzeko lanean

2017/12/05 | Ikastaroak

15 pilotari ari dira parte hartzen aurten nesken paletako teknifikazio proiektuan

2017-18 denboraldian ere martxan da emakumezkoen paletako teknifikazio proiektua. Astero-astero biltzen dira hainbat mailatako pilotariak, frontoiko saioetara (aurten ez da teknifikaziorik trinketan). 

 

 

Emakumea Pilotari proiektuarekin batera jarri zituen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) emakumezkoen paletako teknifikazio saioak, 2014-15 denboraldian. Ikasturte horretan proba egin zen hilabetez, eta hurrengo denboraldian urritik ekainera bitarteko eskaintza izan zen. 

 

 

Hasierako urteetan, 2008-2009 denboraldira arte, hain zuzen, trinketerako teknifikazio saioak eskaintzen ziren soilik. Izan ere, ikusi zen pilotariek jokamolde horretan aritzeko arazoak zituztela. Ezohiko instalakuntza bat izateak eta bertan aritzeko beharrezko baliabiderik ez izateak espezialitate horrekiko zailtasunak sortzen baitzituen.

 

 

Denboraldi hartatik aurrera, ordea, ezker hormara ere zabaldu zen eskaintza, eta arrakasta izugarria izan zuen, gainera. Hori dela eta, hurrengo urtean aurre-teknifikazio saioak egin ziren pilotariak aukeratzeko, eta adin muga ere jarri zen (25 urte) maila baxuena zuten taldeetan.

 

 

Azken urteotan, aldiz, teknfikazioko izen-emateak beherako joera hartu du, eta ez da aurre-teknifikaziorik egiten. Izena ematen duten pilotari guztiek dute saio hauetan aritzeko aukera.

 

 

Denboraldi honetan, hain zuzen ere, 15 pilotari ari dira parte hartzen teknifikazio saioetan, guztiak ezker horman. Astelehenetan egiten dituzte entrenamenduak, Irurako Udal pilotalekuan, Jon Juanesen gidaritzapean, 18:00etatik 21:00etara bitartean (3 taldetan banatuta). Ondorengo taulan zehazten ditugu aurten teknifikazioan ari diren pilotariak eta saioen hainbat xehetasun:

 

  EGUNA LEKUA ORDUA KATEGORIA PILOTARIAK
EZKER HORMA
(Jon Juanes)
Astelehena Irurako Udal pilotalekua 18:00 Hasiberriak-
-gazteak
Elena Herrero
Uxue Aranburu
Emily Otegi
Ekhiñe Balderdi (Hernani)
19:00 2. mailakoak Nahia Eizmendi (Aia)
Uxue Albeniz (Aia)
Garazi Urdangarin (Hernani)
Enara Lasarte (Su-Berri)
Leire Perurena (Ziotza)
20:00 1. mailakoak Alaitz Tejedor (Hernani)
Irati Otaegi (Su-Berri)
Maddi Mendizabal (Su-Berri)
Ainhoa Garmendia (Su-Berri)
Miren Larrarte (Su-Berri)
Miriam Arrillaga (Su-Berri)
 

 

 






Babesleak

Ir arriba