Su-Berrik irabazi ditu Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen gomazko paletako finalak
2017/10/25 | Lehiaketa
Mendizabal-Arrillaga bikoteak Goikoetxea-Eizmendiren Hernani 2 taldea hartu zuen mendean 1. mailako lehian, eta 2. mailakoan Galdos-Larrarte bikoa Tejedor-Irigoienen Hernani 1 taldeari nagusitu zitzaion
Joan den ostiralean (2017-10-20) jokatu ziren, Anoetan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren lehendabiziko finalak, emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailakoak, hain zuzen ere. Bada, bertako Su-Berri klubak irabazi zituen bi norgehiagokak, bai 1. mailakoa bai 2. mailakoa. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Urriak 20, ostirala, 19:30, Anoeta-Alkartasuna
1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila:
2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan finalen hainbat irudi daude ikusgai: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/fotos.asp?idioma=eu&IdCarpeta2=1108&IdGaleria=2333 |
|