Azaroaren 1ean jokatuko dute Luzean eta Zubieta taldeek Enrique Abril Errebote Txapelketaren finala

2017/10/26 | Lehiaketa

Euriagatik berta behera gelditu zen hitzordua urriaren 22an; aurreko edizioetan bezala, beraien lehen txapela lortzeko borrokatuko dira zubietarrak; 11:00etan hasiko da norgehiagoka, Oiartzunen

Euriagatik bertan behera gelditu zen Enrique Abril Errebote Txapelkearen finala, urriaren 22an. Baina dagoeneko badu data berria: azaroaren 1a, asteazkena. Luzean eta Zubieta taldeak izango dira aurrez aurre, beste behin, final honetan. 11:00etan hasiko da norgehiagoka, Oiartzunen -eguraldiak ez badu hitzordua zapuzten, bederen-.

 

 

Azaroak 1, asteazkena, 11:00, Oiartzun

Luzean / Zubieta

 

 

 

Luzeanek finalerako zuzeneko pasea lortu du aurten, ligaxka lehen postuan amaituta. Eta Zubietak finalerdian Behar Zanari 13-3 irabazita eskuratu zuen beste txartela. 

 

 

 

Aurreko bi edizioetako finala errepikatuko da aurtengoan; 2013an ere aurrez aurre izan ziren Luzean eta Zubieta taldeak. Guztietan Luzeanekoek jantzi dute txapela: 2013an eta 2015ean 13-5 irabazi zuten, eta iaz 13-4. Denboran atzerago eginda ere neurtu dituzte indarrak donibandarrek eta zubietarrek: 1989an, Zubietakoak izan ziren txapeldun; Yoko Garbi 13-8 gailendu zitzaion Luzeani.

 

 

 

2012tik honako final guztietara sailkatu da Luzean, eta berak ditu txapel gehien: 16 (beste 10 aldiz izan da txapeldunorde). Atzetik ditu Aviron Bayonnais, 14 txapelekin (6 aldiz azpitxapeldun); Kapito Harri, 11rekin (7 aldiz txapeldunorde); Behar Zana eta Noizbat, 4rekin (8 eta 7 aldiz azpitxapeldun, hurrenez hurren); Endaiarrak 2rekin (behin txapeldunorde); eta Zaharrer Segi eta Yoko Garbi, banarekin (lehenak beste behin izan dira azpitxapeldun eta bigarrenak 6 aldiz). Zubieta taldeak oraindik ez du txapelik jantzi (baina 4 bider izan da txapeldunorde), ezta Oiarpek ere (behin izan da txapeldunorde); igandeko aukera baliatu nahiko dute, hortaz, zubietarrek.

 

 

 

Aurten Euskal Herriko lau talde lehiatu dira Enrique Abril Errebote Txapelketan: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba