Jokoan da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa
2017/10/24 | Lehiaketa
5 bikote lehiatuko dira gomazko paletako neska nagusien 1. mailan, eta 6 2. mailan; finalak abenduaren 16rako aurreikusten dira, Tolosako Beotibarren
Larunbatean (2017-10-28) hasiko da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa, Astigarragan.
Emakumezkoen gomazko paletako txapelketa honetan, bi mailatan ariko dira pilotariak: 1. mailan 5 bikote lehiatuko dira, eta 2. mailan 6 bikotek jokatuko dute.
Klub desberdinetako pilotariekin osatzen dira bikoteak Emakumea Pilotari Txapelketan, hala betiko bikoteak albo batera utziz eta lehia orekatuz. Hauexek dira, hain zuzen ere, bikote parte-hartzaileak:
1. MAILA
2. MAILA
Bai 1. mailan bai 2.ean itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, urriaren 28tik azaroaren 25era bitartean. Partidak larunbat arratsaldetan izango dira. Eta jardunaldi bakoitza egoitza batean jokatuko da; hauexek dira aurreikusitakoak (*konfirmatzeko):
Finalerdiak abenduaren 2an izango dira, Hernanin. Eta finalak, abenduaren 16an, printzipioz, Tolosako Beotibarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma eta Kartelera ataletan egin daiteke txapelketaren jarraipena. |
|