Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, lehiarik parte-hartzaileena

2017/09/12 | Lehiaketa

Dagoeneko jokoan da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau; hainbat datu laburbiltzen ditugu albiste honetan

Dagoeneko martxan da denboraldiko txapelketarik parte-hartzaileena, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Espezialitate ia guztietan jokatzen da, bai nesketan bai mutiletan. Joan den asteburuan (2017-09-10) abiatu zen, mutilen larruzko paletako lehiarekin. Eta jaialdi gehienak abendura arte izaten badira ere, denboraldi osoan zehar jokatzen da azkenaldian Gipuzkoako Txapelketa. 

 

 

Honako espezialitatetan ariko dira pilotariak:

 

  • Eskuz banaka (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
  • Eskuz binaka (mutilak): kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
  • Gomazko paleta (bai neskak bai mutilak): 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan (1. eta 2. maila) eta nagusietan (1. eta 2. maila) nesketan
  • Larruzko paleta (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
  • Pala motza (mutilak): nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
  • Pala (mutilak): nagusiak
  • Zesta-punta (mutilak): kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila); lehenik binaka eta ondoren banaka
  • Joko garbi (mutilak)

 

 

Hasiera datari dagokionean, hauxe aurreikusitakoa:
 

  • Irailaren 17ko jardunaldia: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1., 2. eta 3. maila; jubenilak 1. eta 2. maila; nagusiak Ohorezko maila, 1., 2. eta 3. maila); gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila) eta neskak (jubenilak 1. maila; eta nagusiak 1. eta 2. maila)
  • Irailaren 24koa: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak); zesta-punta binaka mutilak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
  • Urriaren 1eko asteburua: gomazko paleta neskak (jubenilak 2. maila)
  • Urriaren 29koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
  • Azaro erdialdea: eskuz banaka mutilak kantxa osoan
  • Abenduaren 24ko jardunaldia: pala mutilak (nagusiak)
  • Urtarrila: joko garbi mutilak
  • Martxoa: eskuz banaka mutilak lau t'erdian; zesta-punta banaka mutilak

 

 

Lehendabiziko finalak urrian izango dira. Hauexek gutxi gorabeherako datak:
 

  • Urriaren 15eko jardunaldia: gomazko paleta neskak (nagusiak 1. eta 2. maila)
  • Urriaren 22koa: larruzko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
  • Azaroaren 12ko asteburua: eskuz binaka mutilak (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
  • Azaroaren 26koa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
  • Abenduaren 3ko jardunaldia: gomazko paleta mutilak (22 urtez azpikoak)
  • Abenduaren 17koa: pala motza mutilak (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
  • Abenduaren 24koa: eskuz binaka mutilak (kadeteak 2. eta 3. maila eta jubenilak 2. maila); eskuz banaka mutilak frontoi osoan; gomazko paleta neskak (jubenilak 1. eta 2. maila); zesta-punta binaka mutilak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. maila)
  • Abenduaren 31ko asteburua: eskuz binaka mutilak (nagusiak 3. maila)
  • Urtarrilaren 7koa: pala mutilak
  • Martxoa: joko gabi mutilak
  • Ekaina: eskuz banaka mutilak lau t'erdian; zesta-punta banaka mutilak

 

 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio osatua webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba