Asteburuan ekingo diote Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketari, larruzko paletako lehiarekin
2017/09/05 | Lehiaketa
26 taldek hartuko du parte, gizonezkoetan, nagusien 1., 2. eta 3. mailan; urriaren 22an, igandea, jokatuko dira finalak
Asteburu honetan (2017-09-10) ere hasiko da txapelketarik. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketa jarriko da martxan, larruzko paletako espezialitatearekin. Eta hurrengo jardunaldietan gehituko zaizkio gainontzeko jokamoldeak.
Nagusien mailako pilotariek hartuko dute parte gizonezkoen larruzko paletako txapelketan, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira. Denera, 26 talde lehiatuko dira: 8 lehenengo mailan (4 A multzoan eta beste 4 B multzoan), 12 bigarren mailan (6 A multzoan eta beste 6 B multzoan) eta 6 hirugarren mailan (multzo bakarrean).
Lehenik, ligaxka jokatuko dute, irailaren 10tik urriaren 8ra bitartean (1. mailan, urriaren 15eko asteburura luzatuko da lehendabiziko fasea). Finalerdiak urriaren 15eko jardunaldian jokatuko dituzte 2. eta 3. mailan; eta urriaren 20an, ostirala, izango dira 1. mailako finalaurrekoak. Final guztiak urriaren 22an, igandea, izango dira jokoan, oraindik erabakitzeko dagoen egoitzan.
Aurrerago emango dizuegu gainontzeko espezialitateen berri. Bitartean, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|