Azpeitia eta Oiartzun aurrez aurre Herriarteko Txapelketako eskuko finalean, larunbatean, Atanon
2017/06/28 | Lehiaketa
16:30ean hasiko da jaialdia; Azpeitiak irabaziko balu, seigarren txapela gehituko lioke palmaresari, jarraian irabaziko lukeen hirugarrena; Oiartzun nagusituz gero, bigarrena lortuko luke Herriartekoan
Azpeitiak eta Oiartzunek jokatuko dute 2017ko Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala. Larunbatean izango da hitzordu handia, 16:30etik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aste honetan bi herri finalistek egin dituzte beraien entrenamendu saioak bertan. Sarrerak ere salgai dira bai Azpeitian bai Oiartzunen. Aurten, estreinakoz, material hautaketa finalaren egunean bertan egingo dute, jaialdia hasi baino lehenago. Eta, orokorrean, dena da prest festa berezirako:
Uztailak 1, larunbata, 16:30, Donostia-Atano III.a AZPEITIA / OIARTZUN, eskuz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan
Azpeitiak 40 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan (8 final jokatu ditu, larunbatekoarekin 9.a), eta Oiartzunek 34 bider (3 finaletara iritsi da, larunbatekoa barne).
Azpeitiak 5 aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri), 2015ean (Tolosa mendean hartuta) eta azkena iaz (Astigarragaren kontra). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). Oiartzunek, bere aldetik, txapel bat dauka, 2013an irabazitakoa (Tolosaren aurka). Eta beste behin txapeldunorde izan da, 2014an, hain zuzen ere (Donostiak irabazi zuen orduan).
Bi herriek ez dute sekula finalik jokatu elkarren aurka, nahiz eta 2013tik honako finaletara bata edo bestea iritsi diren.
50. edizioa da aurtengoa. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin.
Edizio honetan, 21 herri lehiatu dira eskuz:
Orio eta Zumaia izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga.
Txapelketaren informazio guztia duzue eskura honako estekan klikatuta: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23 |
|