Azpeitia, Ataun, Oiartzun eta Zizurkil, Herriarteko eskuko finalean izateko lehian
2017/06/21 | Lehiaketa
Ostiral honetan jokatuko dituzte finalerdien itzuliko jaialdiak: Azpeitia eta Ataun Ataunen lehiatuko dira,eta Oiartzun eta Zizurkil Zizurkilen; azpeitiarrek eta zizurkildarrek 2-1eko emaitza dute alde joaneko jaialdietatik
Palako zein zestako lehia bukatuta, eskukoa besterik ez da jokoan 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Baina honi ere azken txanpa besterik ez zaio gelditzen. Ostiral honetan, hain zuzen ere, finalerdien itzuliko jaialdiak jokatuko dituzte Azpeitiak eta Ataunek alde batetik eta Oiartzunek eta Zizurkilek bestetik. Bai azpeitiarrek bai zizurkildarrek 2-1eko aldeko emaitza dute joaneko jaialdietatik.
Hona hemen finalerdien kartelera:
Edizio honetan, 21 herrik eman zuten izena eskuko lehian:
Orio eta Zumaia izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga.
50. edizioa da aurtengoa. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde.
Aurtengo finala uztailaren 1ean, larunbata, izango da, 16:30ean, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Txartelak jokoan, beraz, asteburu honetan.
Txapelketaren informazio guztia, honako estekan klikatuta: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23 |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||