Mutriku eta Zumaia aurrez aurre, larunbatean, Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finalean
2017/06/14 | Lehiaketa
Jaialdia 11:00etan izango da, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan; azken sei urteotan ere beraiek jokatu dute finala; eskuko lehian, bestalde, finalerdien joanekoak izango dira ikusgai
Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute 2017ko Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, larunbatean, 11:00etan, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan. Izan ere, ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan, Zumaia izan da bigarren eta Donostia hirugarren.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda MUTRIKU / ZUMAIA, zesta-puntaz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 20 aldiz, eta 17 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 18.a). Mutriku, berriz, 8 aldiz lehiatu da, eta 7 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.
Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 9 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an, 2014an, 2015ean eta azkena iazko edizioan. Mutrikuk, berriz, 4 txapel ditu palmaresean, azkeneko lau urteetakoak: 2013, 2014, 2015 eta 2016. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.
Bi herriek, gainera, 6 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko sei edizioetan, hain justu. 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zuen, eta 2013tik iaz bitarteko edizioetan Mutrikuk. Ikusteko dago, beraz, Mutrikuk azken urteotako boladari eusten dion, edo Zumaiak txapelketa honetan erakutsi izan duen nagusitasuna berreskuratzen duen.
Bestetik, eskuko lehian finalerdietako joanekoak jokatuko dituzte. Hona hemen asteburua osatuko duten 3 jaialdien kartelera (zestako finala barne):
Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriak; baja, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.
50. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 27.a palaz eta 20.a zesta-puntaz. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain da orain bigarren postuan, aurten irabazteari esker, 6 txapelekin (5 ediziotan izan da txapeldunorde); Errenteria eta Olaberria datoz atzetik, 5na txapelekin (2 bider izan dira biak azpitxapeldun). Iazko emaitza bera errepikatu da aurten ere: Andoainek irabazi du, eta Deba izan da txapeldunorde. Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23 |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||