Andoainek irabazi du, berriz ere, Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa

2017/06/05 | Lehiaketa

Iaz bezala, 2-0 hartu du mendean Deba, eta bere seigarren txapela lortu du hala

Andoainek irabazi du 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. 2-0 gailendu zitzaion Debari Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean (2017-06-04).

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Ekainak 4, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a

1. Larruzko paleta: ANDOAIN (Iradi-Lete) 35 / DEBA (Etxeberria-Beitia) 32

2. Pala motza: ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 40 / DEBA (Lopez-Sanchez) 30

 

 
 
Iazko final bera eta emaitza bera errepikatu dira aurtengo edizioan.
 
Andoainek, hala, bere seigarren txapela lortu du Herriartekoan. Gainontzeko 5 garaipenak 2009, 2010, 2011, 2013 eta iaz lortu zituen. Eta beste 5 aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean. Txapelketako edizio guztietan hartu dute parte andoaindarrek, hau da, 27 aldiz.
 
Deba, berriz, 8 bider lehiatu da Herriartekoan. Bi final jokatu ditu (iazkoa eta aurtengoa), eta bietan izan da txapeldunorde.
 
 
 
 
 
 
2017ko edizioan, denera, 8 herri lehiatu dira palako txapelketan, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
 
 

 

 

Txapelketaren historian, palaz Donostiak ditu txapel gehien, 7; irabazitako azken honekin, Andoain jarri da bigarren postuan, 6 txapelekin; ondoren dira Errenteria eta Olaberria, 5na txapelekin; 2 ditu Oiartzunek; eta, azkenik, Ordiziak eta Zarautzek, txapel bana.

 

 

 

Esteka honetan duzue txapelketaren informazio guztia: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=746

 

 

 






Babesleak

Ir arriba