Andoain, Ordizia, Olaberria eta Deba, Herriarteko Pala Txapelketaren finalerako lehian
2017/05/24 | Lehiaketa
Ostegunean neurtuko dituzte indarrak Debak eta Olaberriak, Deban, eta ostiralean Ordiziak eta Andoainek, Ordizian; eskuko lehian, final-laurdenetarako txartelak daude jokoan; eta zesta-puntan ligaxkako 4. jardunaldia jokatuko dute
Ate joka da Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Hain zuzen ere, hitzordu horretan egon ahal izateko lehiatuko dira, asteburu honetan, Andoain, Ordizia, Olaberria eta Deba. Ostegun iluntzean (2017-05-25) jokatuko dute Debak eta Olaberriak finalerdien itzulikoa; joanekoan 1na berdindu zuten, eta 3 tantoko aldea du Debak. Eta Ordiziak eta Andoainek ostiral iluntzean neurtuko dituzte indarrak (2017-05-26); joanekoan 2-0 irabazi zuen Andoainek.
Eskuko txapelketan, bestalde, final-laurdenetarako txartelak daude jokoan asteburuan.
Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako 4. jardunaldia izango da ikusgai.
Hauxe da jardunaldi honetako kartelera:
Edizio honetan, 21 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Orio eta Zumaia dira aurtengo parte-hartzaile berriak; baja izango dira, berriz, Aia, Bergara, Lasarte-Oria, Lezo, Usurbil eta Zumarraga. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
Finalei dagokienez, palakoa izango da goiztiarrena, ekainaren 4ko jardunaldian; ekainaren 18ko asteburuan jokatuko dute zesta-puntakoa; eta eskukoa, aurten estreinakoz, eta herrien proposamenei erantzunez, larunbat arratsaldean izango da, uztailaren 1ean.
Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Hernani eta Azpeitia hirugarren, 5ekin (Hernani 6 ediziotan izan da txapeldunorde, eta Azpeitia 3tan). Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Astigarraga izan zen txapeldunorde. Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Errenteria, Olaberria eta Andoain dira bigarren postuan, 5na txapelekin (Errenteria eta Olaberria 2 bider izan dira azpitxapeldun, eta Andoain 5 ediziotan). Andoainek irabazi zuen iaz, eta Deba izan zen txapeldunorde. Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin (9 aldiz txapeldunorde); Tolosa eta Mutriku ditu atzetik, 4rekin (6 ediziotan izan da azpitxapeldun Tolosa, eta 2tan Mutriku); Donostia da hirugarren postuan 3 txapelekin (behin txapeldunorde). Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Gure webgunearen Kartelera atalean eta esteka honetan aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=23 |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||