Jokoan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

2017/04/11 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak lehiatuko dira, buruz buru; alebinen partidak Idiazabalen izango dira ikusgai, eta infantilenak Azpeitian; finalak maiatzaren 20an jokatuko dira, Idiazabalen

Jokoan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa2. urteko alebinak eta infantilak lehiatzen dira txapelketa honetan, buruz buru. Horietako batzuek bazuten txapelketan jokatzeko eskubidea, denboraldi hasieran jokatutako Errendimenduko Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketan lortutakoari esker. Eta beste pilotari batzuk, txapelketa beraren emaitzei erreparatuta hauek ere, hautaketa probetara deituak izan ziren; bertan nabarmendutakoekin osatu zen, hartara, behin betiko zerrenda. Zehazki, honakoa da: 

 

 

ZUZENEAN SAILKATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. IRRIBARRIA (Lapke)
  2. ZUBIZARRETA (Lapke)
     

Infantilak

  1. ELOSEGI (Ilunpe)
  2. SEIN (Oiarpe)
  3. SUDUPE (Tolosa)
  4. UGARTEMENDIA (Tolosa)


 

PROBETAN HAUTATUTAKOAK

 

2. urteko alebinak

  1. BELAUNZARAN (Lapke)
  2. EZAMA (Ilunpe)
  3. GARCIA (Lapke)
  4. GOIKOETXEA (Eple)
  5. GOROSTIDI (Zazpi Itturri)
  6. OTEGI (Intxurre)

 

Infantilak

  1. ABURUZA (Oiarpe)
  2. AMIANO, IKER (Añorga)
  3. AMIANO, UNAI (Añorga)
  4. EGIGUREN, AIMAR (Ilunpe)
  5. EGIGUREN, IKER (Ilunpe)
  6. IBARLUZEA (Goierri)
  7. UITZI (Hernani)
  8. UNANUE (Añorga)

 

 

 

Ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, maiatzaren 6ra bitartean.

 

 

Partidak larunbat arratsaldetan izango dira. 2. urteko alebinek Idiazabalen jokatuko dute, eta infantilek Azpeitian. Azken faseko partida guztiak (bai alebinenak bai infantilenak), baina, Idiazabalen izango dira ikusgai.

 

 

Finalerdiak maiatzaren 13an izango dira, eta finalak maiatzaren 20an.

 

 

Esteka honetan duzue txapelketaren inguruko informazio guztiahttp://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadescompeticion.asp?idioma=eu&idCategoria=22. Bai bertan bai Kartelera atalean astez asteko jarraipena egin daiteke.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba