Errioxaren aurka jokatuz bukatuko du GRAVNIaren ligaxka Gipuzkoako Selekzioak

2017/04/04 | Lehiaketa

Asteburuan jokatuko ditu norgehiagokak; finalerdiak apirilaren 23ko jardunaldian aurreikusten dira, eta finalak apirilaren 30ekoan

GRAVNI federazioen arteko txapelketaren (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan) ligaxkako bosgarren eta azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan.

 

Eta Gipuzkoako Selekzioa Errioxaren aurka lehiatuko da. Logroñora eta Arnedora joan beharko du jokatzera; larunbatean eta igandean izango dira jaialdiak.

 

Gure webguneko atal honetan kontsulta daiteke asteburu honetarako kartelera zehatza, eta baita txapelketaren xehetasunak ere: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere aurkituko duzue informazioahttp://www.euskalpilota.com/

 

Ondorengo koadroan, txapelketaren egutegi osoa

 

JARDUNALDIA DATA ETXEKOA KANPOKOA
1 MARTXOAK 11 GIPUZKOA Nafarroa
Bizkaia Errioxa
Araba Iparralde
2 MARTXOAK 19 Bizkaia GIPUZKOA
Araba

Nafarroa

Errioxa Iparralde
3 MARTXOAK 26 Iparralde GIPUZKOA
Nafarroa Bizkaia
Errioxa Araba
4 APIRILAK 2 Bizkaia Iparralde
GIPUZKOA Araba
Nafarroa Errioxa
5 APIRILAK 9

Araba

Bizkaia
Errioxa GIPUZKOA
Iparralde Nafarroa
6 APIRILAK 23 FINALERDIAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
7 APIRILAK 30 FINALAK
EZKER HORMA ETA TRINKETA
 
 

 

 






Babesleak

Ir arriba