Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako lehen finala, larunbatean, Iruran

2011/01/26 | Lehiaketa

Eskuz banaka nagusien 1. mailako lehia izango da; Usurbil 1 eta Behar Zana 2 izango dira aurrez aurre

Larunbat honetan, hilak 29, jokatuko da Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finala. Hain zuzen ere, eskuz banaka nagusien 1. mailako lehia izango da. Usurbil 1 (Landa) eta Behar Zana 2 (Arruti) izango dira aurrez aurre. Irurako Ametsa trinketean jokatuko dute finala, 16:15ean hasiko den jaialdian, 3. partidan. Ondoren zehazten dugu norgehiagoka:


*Urtarrilak 29, larunbata, 16:15, Irura-Ametsa trinketa

3. USURBIL 1 / BEHAR ZANA 2



Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehia azken txanpan sartu da, beraz. Datorren astean izango dira, hain zuzen ere, gainontzeko finalak: kadeteena, jubenilena eta nagusien 2. mailakoa.
 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 














Babesleak

Ir arriba