Bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera utzi ditu GEPFk
2020/03/12 | Lehiaketa
Koronabirusa (COVID-19) dela-eta sortutako egoera ikusita, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoari jarraituz, Eskolarteko txapelketei, Errendimendukoei eta Federatu mailakoei eragingo die neurriak; entrenamendu guztiak bertan behera uztea ere aholkatzen du
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) bere eskumena diren lurralde mailako txapelketa guztiak bertan behera uztea erabaki du, gaurtik hasita (2020-03-12) eta jakinarazpen berria izan arte, koronabirusa (COVID-19) dela-eta sortutako egoera ikusita, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak agindutakoari jarraituz. Etete horrek, beraz, Eskolarteko txapelketei, Errendimendukoei eta Federatu mailakoei eragingo die.
Era berean, entrenamendu guztiak bertan behera uztea ere aholkatzen du. |
|