Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen
2020/02/27 | Lehiaketa
Nagusien 1. eta 2. mailako lehiak izango dira ikusgai, 11:00etan hasita, Ramuntxo Berri trinketan; iaz bezala, aurten ere Ramuntxo klubekoak izango dira lau finalistak
![]() Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuko dituzte, larunbatean, Irunen. Ramuntxo klubekoak izango dira finalista guztiak, iaz bezala, eta nagusien 1. eta 2. mailako finaletan lehiatuko dira. 11:00etan hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berri trinketan:
Otsailak 29, larunbata, 11:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa
2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
2. mailan, joan den asteburuan, Ramuntxo 2 (Zapiain-Galdos) 30-17 nagusitu zen Kurpil Kirolak 2 (Ramirez-Martinez) taldearen aurkako finalerdian. Eta Ramuntxo 1 (Letamendia-Mutuberria), berriz, 30-24 gailendu zitzaion Real Sociedad 2ri (Lujanbio-Agirre). 1. mailan, bestalde, Ramuntxo 1ek (Monserrat-Pablos) 30-24 irabazi zion Kurpil Kirolak 1 taldeari (Sorzabalbere-Arrospide) finalerdian. Eta beste lehian, Ramuntxo 2k (Larrarte-Mutuberria) 30-06 hartu zuen mendean Kurpil Kirolak 2 (Sagarzazu,M.-Sagarzazu,U.).
Bestetik, eskuz binakako zein xareko lehiak ere azken txanpan sartu dira. Asteburuan, hain zuzen ere, eskuz binakako finalerdiak jokatuko dituzte. Eta martxoaren 8ko jardunaldian izango dira ikusgai final guztiak.
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai. |
|