Adunak eta Antigua-Zaldibiak irabazi dute nesken eskuz binakako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa
2020/02/12 | Lehiaketa
Alebin kategorian nagusitu dira Adunakoak, eta infantiletan Antigua-Zaldibia taldekoak; aurretik, sailkatze-partidak jokatu zituzten parte-hartzaile guztiek
Giro bikaina bizi izan zen, larunbatean, Zaldibian. Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako nesken eskuz binakako finalak izan ziren ikusgai; alebin eta infantil kategorietakoak, zehazki. Eta ez bakarrik finalak, baita kategoria horietako txapelketak osorik ere; izan ere, sailkatze-partidak jokatu zituzten finalen aurretik parte-hartzaile guztiek. Hemen klikatuz ikus daitezke norgehiagoka horien guztien emaitzak.
Adunak irabazi du aurten finala alebinetan, eta Antigua-Zaldibia taldea izan da nagusi infantiletan. Ondoren dituzue final horien xehetasunaik:
Otsailak 8, larunbata, Zaldibia
1. Eskuz binaka, alebinak:
2. Eskuz binaka, infantilak:
9 bikote lehiatu dira alebinetan: Aduna, Antigua, Bergara, Igeldo, Jakintza A (Ordizia), Jakintza B (Ordizia), Urdaneta (Ordizia), Villabona eta Zaldibia. Eta 4 talde infantiletan: Altzo, Antigua-Zaldibia, Eskoriatza eta Lezo.
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa atalean dago jasota txapelkearen inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren irudi bilduma sortu dugu. |
|