Bizkaiaren aurka jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak GRAVNIren bigarren jardunaldian
2017/03/15 | Lehiaketa
Bizkaian izango dira lehiak, asteburuan; txapelketaren finalak apirilaren 30eko jardunaldian aurreikusten dira
Joan den asteburuan (2017-03-12) hasi zen GRAVNI, federazioen arteko txapelketa (Gipuzkoakoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxakoek izaten dute ordezkaritza bertan). Eta Gipuzkoako Selekzioak bikain ekin zion txapelketari, etxean Nafarroaren aurka jokatutako 1. jardunaldian.
Asteburu honetan (2017-03-19), berriz, etxetik kanpo egokitu zaio jokatzea, eta oraingo honetan Bizkaia izango du aurkari.
Gure webguneko atal honetan kontsulta daiteke asteburu honetarako kartelera zehatza, eta baita txapelketaren xehetasunak ere: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/selecciones.asp?idioma=eu. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere aurkituko duzue informazioa: http://www.euskalpilota.com/
Ondorengo koadroan, txapelketaren egutegi osoa:
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||