Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte asteburuan, Iruran

2020/01/14 | Lehiaketa

Larunbat arratsaldean nagusien 1. eta 2. mailako norgehiagokak izango dira ikusgai, Ametsa trinketan; eta igande goizean, leku berean, kadeteen eta jubenilen lehiak

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Iruran. Larunbatean izango dira ikusgai nagusien mailako lehiak, eta igandean kadeteen eta jubenilen txanda izango da, Ametsa trinketan. Hemen bi jaialdien xehetasunak:

 


 

 

Urtarrilak 18, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: HERNANI (Alvarez) / PAGAZPE (Huizi)

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: EPLE (Aranburu) / URNIETA (Loitegi)

 

 

Urtarrilak 19, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Arluziaga) / BEHAR ZANA (Aranburu)

2. Eskuz banaka, jubenilak: BEHAR ZANA (Olasagasti) / OIARPE (Aranburu)

 

 

 

 

Gizonezkoen paleta argentinarreko lehia eta xarekoa ere jokoan dira. Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba