Zubietarren arteko lehia Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finalean
2017/03/14 | Lehiaketa
Zubieta 1 eta Zubieta 3 izango dira aurrez aurre, larunbatean, 18:30ean, Villabonan
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala zubietarren arteko lehia izango da. Zubieta 1 eta Zubieta 3 taldeek neurtuko dituzte indarrak, larunbatean, 18:30ean, Villabonan:
Martxoak 18, larunbata, 18:30, Villabona-Behar Zana 1. Joko Garbi, nagusiak: ZUBIETA 1 (I.Aizpurua-J.Aizpurua) / ZUBIETA 3 (J.Aizpurua-A.Arrillaga)
Txapelketaren inguruko xehetasun guztiak, esteka honetan: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/modalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=673&idFaseEliminatoria=2465 |
|