Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak ikusgai, ostiral eta larunbatean
2020/01/02 | Lehiaketa
Azpeitiak hartuko ditu Gipuzkoako finalak, ostiralean, 18:00etan; Ekialdekoak Andoainen jokatuko dituzte, egun berean, baina 19:30ean; eta Ataunen izango dira Mendebaleko lehiak, larunbatean, 17:00etan
Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan, Azpeitian, Andoainen eta Ataunen. Gipuzkoa mailako finalak izango dira Azpeitikoak, eta ostiralean izango dira ikusgai; Andoainek Ekialdeko lehiak hartuko ditu, ostiralean baita ere; eta Ataunek Mendebalekoak, larunbatean. Hona hemen jaialdi guztien xehetasunak:
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: GAZTELEKU 2 (Segurola) / LAGUNAK (Izagirre) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: OIARPE 2 (Etxeberria) / TXAPAGAIN (Otaegi)
Urtarrilak 3, ostirala, 19:30, Andoain-Arrate. EKIALDEKO FINALAK
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ZAZPI ITTURRI (Karrera) / HERNANI 3 (Azpeitia) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: IZURUN (Uranga) / ZUMAIA 1 (Olaizola)
Urtarrilak 4, larunbata, 17:00, Ataun-Auzoeta. MENDEBALDEKO FINALAK
2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: TXAPAGAIN (Etxabe) / LEGAZPI 2 (Alzelai) 3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: LAPKE 1 (Kerejeta) / ATAUN (Contreras)
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Eskuz Banaka eta Kartelera ataletan. |
|