Jokoan da eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketako bigarren edizioa
2019/12/19 | Lehiaketa
5 bikote lehiatuko dira 1. mailan eta beste 5 2. mailan; Azkoitian (1.maila) eta Azpeitian (2. maila) jokatuko dituzte 1. jardunaldiko partidak; otsailaren 15eko asteburuan izango dira finalak
Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu zuen pasa den denboraldian Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Arrakastatsua izan zen ekimena, eta aurten ere antolatu dugu lehia. Hain zuzen ere, ostiral honetan (2019-12-20) ekingo diote txapelketaren bigarren edizioari, Azkoitian eta Azpeitian.
10 bikotek eman du izena: 5 lehiatuko dira 1. mailan, eta beste 5 2. mailan. Iaz bezala, klub desberdinetako pilotariak nahastu dira, lehia orekatzeko eta hobetzeko asmoz. Hauexek dira edizio honetako parte-hartzaileak:
2. maila
Esan bezala, ostiralean ekingo diote guztiek lehiari. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, Gipuzkoako hainbat herritan, abenduaren 20tik otsailaren 2ra bitarteko jardunaldietan. Hauek dira hasiera batean aurreikusitako egoitzak:
Ligaxka bukatuta, otsailaren 8ko asteburuan jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak otsailaren 15eko jardunaldian izango dira ikusgai.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-EmP Ezker Horma atalean eta Kartelera txokoan dago txapelketaren inguruko informazio osoa kontsultatzeko eta astez aste jarraipena egiteko aukera. Eta, bestela, animatu eta azaldu frontoietara! |
|