Gaztelekuk irabazi du Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako 3. mailako finala
2019/12/02 | Lehiaketa
18-25 hartu du mendean Zarautz 1 taldea
Zarautz 1 eta Gazteleku 2 taldeak izan ziren nor baino nor gehiago, larunbatean (2019-11-30), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen gomazko paletako nagusien 3. mailako finalean. Eta Andoaingoek jantzi zituzten txapelak, zarauztarrak 18-25 mendean hartu eta gero:
Azaroak 30, larunbata, 12:00, Zarautz-Aritzbatalde
1. Gomazko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
Gizonezkoen gomazko paletako azken finala zen hauxe. Real Sociedad eta Hernani taldeak izan dira aurten, hurrenez hurren, Gipuzkoako txapeldunak 1. eta 2. mailan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma -Gomazko paleta mutil nagusiak atalean ikusgai daude lehiak utzitako emaitzak, sailkapenak eta bestelako datuak. |
|