Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Donostia-Altzan
2019/10/22 | Lehiaketa
10:00etan hasiko da jaialdia: Oiangu eta Euskal Jolas izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Txost 2 eta Oiangu 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak; eta, azkenik, Real Sociedad 2k eta Eplek jokatuko dute 1. mailako finala
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako denboraldi honetako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan: zehazki, larruzko paletako nagusien mailako lehiak. Donostiako Altza auzoak hartuko ditu norgehiagokak, larunbatean, 10:00etatik aurrera:
Urriak 26, larunbata, 10:00, Donostia-Altza
1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari. |
|