Eska ezazu Pilotari Herrikoiaren Txartela!

2017/01/24 | Ikastaroak

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak euskal pilotan lagunartean aritzen direnei zuzendutako akreditazioa da, eta pilota praktikatzen ari direnerako istripu aseguru espezializatua eta erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen ditu

Dagoeneko zabalik da Pilotari Herrikoiaren Txartela eskatzeko epeaGipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) euskal pilotan lagunartean aritzen direnei zuzendutako akreditazioa da, eta pilota praktikatzen ari direnerako istripu aseguru espezializatua eta erantzukizun zibileko asegurua eskaintzen ditu.

 

 

Urte osorako da baliagarria Pilotari Herrikoiaren Txartela, hau da, 2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

 

 

50 euro balio du, eta norberaren kabuz egin daiteke eskaera, zein Gipuzkoako edozein kluben bidez. Gogoratu, baina, federatu lizentzia dutenek ezin dutela akreditazio hau eskuratu.

 

 

Eskaera egiteko, GEPFren egoitzara jo daiteke: Anoeta Pasealekua, 5. Kirol Etxea. 20014-Donostia. 943 47 14 63. Edo dokumentazio guztia e-mailez helarazi josune.pilota@kirolak.net helbide elektronikora. Honako informazio eta dokumentazioa da beharrezkoa:

 

  • Datu pertsonalaren taula beteta: izen-abizenak, helbidea, herria eta posta kodea, telefono zenbakia eta e-posta
  • Nortasun Agiriaren fotokopia
  • Ordainketa egin. Horretarako bi aukera daude:
  1. Diru-sarrera egin Bankoa-ko ES12 0138 0001 1300 1067 4433 kontu korronte zenbakian, eta ordainagiria federaziora helarazi
  2. Ordainketa helbideratu. Hala, kontu korronteko zenbakia jakinarazi behar da (IBANa barne), eta adierazi ordainketa helbideratu nahi den ala ez, eta hurrengo urteetan berritzea nahi den ala ez. Eskatzailearen sinadura beharrezkoa da

 

 

Webgune honetan bertan deskarga daiteke Pilotari Herrikoiaren Txartela eskatzeko inprimaki ofizialaDokumentazioa atalean. Albiste honetako eranskinetan ere badago inprimakia deskargatzeko aukera.

 

 

Zalantzarik izanez gero, jarri lasai harremanetan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin, 943 47 14 63 telefono zenbakira deituz edo josune.pilota@kirolak.net helbide elektronikora idatziz.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba