Jokoan da Udaberri Saria
2017/01/11 | Lehiaketa
Eskuz binaka, gomazko paletaz, larruzko paletaz, pala motzaz eta zesta-puntaz ariko dira pilotariak; martxoan jokatuko dituzte finalak
Udaberri Sariak hartuko dio lekukoa Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa amaitu berriari. Hain zuzen ere, asteburu honetan (2017-01-15) hasiko da lehia.
Hainbat espezialitatetan jokatuko dute pilotariek:
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek; otsailaren 12ra arte luzatuko da espezialitate batzuetan, 19ra arte beste zenbaitetan, 26ra arte beste batzuetan, beste hainbatetan martxoaren 12ra arte, eta gainontzekoetan martxoaren 19ra arte.
Ondoren, kanporaketen txanda izango da. Eta final guztiak martxoan jokatuko dituzte: martxoaren 5eko jardunaldirako aurreikusten dira gizonezkoen gomazko paletako nagusien mailakoak, 12ko astebururako gizonezkoen gomazko paletako 22 urtez azpikoenak, eta martxoaren 26ko jardunaldirako gainontzeko guztiak.
Hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera sailan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari. |
|