Oiangu 1 eta Real Sociedad aurrez aurre Kluben Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketaren finalean
2017/01/04 | Lehiaketa
Ostegunean jokatuko dute norgehiagoka, 20:00etan, Andoaingo Arrate pilotalekuan
Ostegunean, Errege Egunaren bezperan (2017-01-05), jokatuko dute Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala Oiangu 1 eta Real Sociedad taldeek. 20:00etan hasiko da jaialdia, Andoaingo Arrate frontoian:
Urtarrilak 5, osteguna, 20:00, Andoain-Arrate 1. Pala nagusiak: OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes)
Txost 2 eta Txost 1 taldeak gelditu dira finalaren atarian, asteartean jokatutako finalerdietan aurre hartu baitzieten Oiangu 1ek eta Realak, hurrenez hurren. Ondoren zehazten dugu finalerdien jaialdia:
Urtarrilak 3, asteartea, 20:30, Andoain-Arrate TXOST 2 (Benoit-Argote) 37 / OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) 45 TXOST 1 (Clement-Irigoien) 16 / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes) 45
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak. |
|