Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko finalak, igandean, Ordizian
2016/12/14 | Lehiaketa
Gizonezkoen nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera
Igande honetan (2016-12-18) jokatuko dira, Ordizian, Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako pala motzeko finalak. Hiru partida izango dira ikusgai, 10:30etik aurrera, guztiak gizonezkoen nagusien mailakoak: lehendabizi 3. mailako lehia, ondoren 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa.
2. eta 3. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, aurreko asteburuan jokatu baitzituzten finalerdiak. 2. mailan, Gazteleku (Iradi-Rekalde) eta Oiangu 1 (Ibarguren-Olaran) taldeak sailkatu ziren finalerako, hurrenez hurren, Txost 1i (Aizpuru-Irigoien) 40-31 eta Eple 2ri (Elorza-Pichel) 40-23 irabazita. 3. mailan, bestalde, Urnieta 2 (Garagorri-Jauregi) taldeak lortu zuen finalerako txartela, finalerdian Altzatarrari (Auzmendi-Polo) 34-40 irabazita; Oianguk (Oiarbide-Agirre-Zurutuza-Agirrezabal) bazuen dagoeneko finalerako txartela, lehen postuan amaitu baitzuen ligaxka.
1. mailan, ostiralean jokatuko dituzte finalerdiak, jaialdi honetan:
1. Real Sociedad 2 (Lopez-Vigeon) / Oiangu 1 (Arrieta-Andonegi) 2. Real Sociedad 1 (Navarro-Andueza) / Pagazpe (Clement-Arruti)
Gauzak horrela, hauxe izango da finalen jaialdia:
Abenduak 18, igandea, 10:30, Ordizia-Beti Alai
1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
2. Pala motza nagusiak, 2. maila:
3. Pala motza nagusiak, 1. maila:
Txapelketaren xehetasun guztiak jakin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza eta Kartelera ataletara jo. |
|