Pagazpe, Oiangu 3 eta Urnieta 1 taldeentzat larruzko paletako txapelak Gipuzkoakoan
2016/10/27 | Lehiaketa
Real Sociedad 1, Euskal Jolas eta Urnieta 2 hartu zituzten mendean, hurrenez hurren, 1., 2. eta 3. mailako finaletan
Pagazpe (1. mailan), Oiangu 3 (2. mailan) eta Urnieta 1 (3 mailan) dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletan. Hain zuzen ere, Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak irabazi zituzten joan den igandean, Urnietan. Hurrenez hurren, Real Sociedad 1, Euskal Jolas eta Urnieta 2 hartu zituzten mendean. Hona hemen jaialdia:
Urriak 23, igandea, 10:00, Urnieta-Udalekoa
1. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
2. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
3. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
1. mailako finalerdiak ostiralean bertan (2016-10-21) jokatu ziren. Real Sociedad 1 taldeak (Lopez-Vigeon) 35-32 irabazi zion Oianguri (Luzuriaga-Andonegi), finalerako txartela lortuz. Eta beste txartela Pagazperentzat izan zen (Clement-Arruti), 25-35 hartu baitzuen mendean Gazteleku (Altuna-Lete).
Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-larruzko paleta eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke. |
|