Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak, igandean

2016/10/20 | Lehiaketa

Gomazko paleta neska nagusien 1. eta 2. mailako finalak Donostiako Atano III.a frontoian izango dira ikusgai, 10:30ean; eta 10:00etan, Urnietako Udal pilotalekuan, larruzko paleta mutil nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak jokatuko dira

Ezker Hormako Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dira asteburu honetan (2016-10-23). Hain zuzen ere, bi jaialditan izango dira ikusgai, biak ere igandean: alde batetik, Donostiako Atano III.a frontoian, 10:30ean, gomazko paleta neska nagusien 1. eta 2. mailako finalak jokatuko dituzte; eta, bestetik, Urnietako Udal pilotalekuan, 10:00etan, larruzko paleta mutil nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak izango dira.

 

 

Finalista batzuk zehazteke daude oraindik, ostegunean eta ostiralean (2016-10-20 eta 2016-10-21) finalerdiak jokatuko baitituzte zenbait mailatan. Dena dela, ondoren zehazten ditugu finalen jaialdiak:

 

Urriak 23, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a

1. Gomazko paleta neskak, nagusiak 2. maila:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) edo ZESTOA (Etxeberria-Lopetegi) vs
ZARAUTZ (Arruti-Arriola) edo SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi)

2. Gomazko paleta neskak, nagusiak 1. maila:
HERNANI (Araistegi-Arrieta) vs
SU-BERRI 1 (Garmendia-Maiza) edo SU-BERRI 2 (Otaegi-Mendizabal)

 

Urriak 23, igandea, 10:00, Urnieta-Udalekoa

1. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 2. maila:
EUSKAL JOLAS (Etxeberria-Beitia) vs OIANGU 3 (Ibarguren-Olaran)

2. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 3. maila:
URNIETA 2 (Argiñarena-Garagorri) vs URNIETA 1 (Jauregi-Txapartegi)

3. Larruzko paleta mutilak, nagusiak 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Lopez-Vigeon) edo OIANGU (Luzuriaga-Andonegi) vs
GAZTELEKU (Altuna-Lete) edo PAGAZPE (Clement-Arruti)

 

 

 

Gomazko paleta neska nagusien lehiari dagokionean, 1. mailako finalista bat ezagutzen da dagoeneko, Hernani taldea, hain zuzen ere. Izan ere, hernaniarrek lehen postuan sailkatu dira ligaxka amaituta, eta finalerako zuzeneko pasea lortu dute. 1. mailako beste finalista ostiraleko finalerdian erabakiko da. 2. mailako finalerdiak ere osteguna eta ostirala bitartean jokatuko dira. Hauexek dira, hain zuzen ere, finalaurreko guztiak:

 

- Gomazko paleta neskak, nagusiak 2. maila. Finalerdia:
ZIOTZA (San Sebastian-Erasun) vs ZESTOA (Etxeberria-Lopetegi).
Urriak 20, osteguna, 19:30, Zizurkil

- Gomazko paleta neskak, nagusiak 2. maila. Finalerdia:
ZARAUTZ (Arruti-Arriola) vs SU-BERRI 1 (Arrillaga-Otaegi). Urriak 21, ostirala, 20:15, Zarautz

- Gomazko paleta neskak, nagusiak 1. maila. Finalerdia:
SU-BERRI 1 (Garmendia-Maiza) vs SU-BERRI 2 (Otaegi-Mendizabal).
Urriak 21, ostirala, 19:00, Anoeta

 

 

 

Eta larruzko paleta mutil nagusien lehiari dagokionean, bestalde, 2. eta 3. mailako finalistak ezagutzen dira, aurreko asteburuan (2016-10-16) jokatu baitziren finalerdiak. 2. mailan, Euskal Jolasek (Etxeberria-Beitia) 35-24 irabazi zion Gaztelekuri (Iradi-Rekalde), Deban; eta Oiangu 3k (Ibarguren-Olaran) 35-34 Txost taldeari (Aizpuru-Benoit), Olaberrian. 3. mailan, Urnieta 2 taldeak (Argiñarena-Garagorri) finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, sailkapen-buru izanda; eta Urnieta 1ek (Jauregi-Txapartegi) beste txartela lortu zuen finalerdian Euskal Jolasi (Badiola-Barinagarrementeria) 20-35 irabazita. 1. mailako finalerdiak besterik ez dira falta, beraz; hauexek dira:

 

- Larruzko paleta mutilak, nagusiak 1. maila. Finalerdia:
REAL SOCIEDAD 1 (Lopez-Vigeon) vs OIANGU (Luzuriaga-Andonegi).
Urriak 21, ostirala, 19:00 (5.a), Deba

- Larruzko paleta mutilak, nagusiak 1. maila. Finalerdia:
GAZTELEKU (Altuna-Lete) vs PAGAZPE (Clement-Arruti). Urriak 21, ostirala, 21:15 (2.a), Altza

 

 

 

Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba