Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdiak, igandean, Zubietan eta Oiartzunen
2016/10/18 | Lehiaketa
Zubieta eta Endaiarrak taldeak izango dira aurrez aurre, 11:00etan, Zubietako plazan; eta ordu berean, baina Oiartzungo plazan, Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor
Azken txanpan sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Ligaxka amaituta, igande honetan (2016-10-23) jokatuko dituzte finalerdiak.
Alde batetik, Zubieta eta Endaiarrak taldeak izango dira aurrez aurre, 11:00etan, Zubietako plazan (B multzoko lehen sailkatuak izan dira zubietarrak, eta Endaiarrak taldea A multzoan bigarren sailkatu da). Eta, bestetik, egun eta ordu berean, baina Oiartzungo plazan, Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor (Luzean A multzoko lehena izan da, eta Noizbat B multzoko bigarrena). Hona hemen bi hitzorduak:
Urriak 23, igandea, 11:00 - Zubieta: Zubieta vs Endaiarrak - Oiartzun: Luzean vs Noizbait
Finala (eta txapelketaren azken txanpa jokatu ahal izateko eguraldiak laguntzen badu) urriaren 30ean jokatzea aurreikusten da. Villabonako Errebote plazan izango da hitzordua, 11:00etan.
Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).
Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. |
|