Lehendabizikoan, ezin

2016/09/27 | Lehiaketa

Lapurdi 1ek irabazi du Bote Luzeko I. Euskal Herriko Txapelketa Gipuzkoa 2 taldearen aurka, 6-3ko emaitzarekin; euskal pilotarako egun handia eta historikoa izan zen

Lehendabizikoan ezin izan dute txapela jantzi gipuzkoarrek. Lapurdi 1ek irabazi du Bote Luzeko I. Euskal Herriko Txapelketa. 6-3 hartu zuen mendean Gipuzkoa 2 taldea, igandean (2016-09-25), Leitzan (Nafarroa) jokatutako finalean. Baina maila bikaina eman dute gipuzkoarrek.

 

 

Irailak 25, igandea, 12:00, Leitza-plaza

LAPURDI 1 (E. Bessonart, P. Valencia, C. Urkia, B. Fagoaga, S. Etcheberry, P. Otegi eta P. Tikoipe) 6

GIPUZKOA 2 (J. Urbieta, J. Jauregi, I. Esnal, H. Urbieta, A. Urbieta eta J.A. Esnaola) 3

Tanteoa:1-1, 1-2, 4-2, 4-3 eta 6-3

Iraupena: 70 minutu

 

 

11:00ak aldera euri jasa batek Leitzako plaza oso egoera txarrean utzi zuen, baina denen artean lan eginez, dezente lehortzea lortu zen, eta 12:15ean eman zitzaion hasera partidari.

 

 

Plaza betea zegoen eta giroa, aparta. Nahiz eta ikusleek zailtasun handiak izan jokoa ulertzeko eta jarraitzeko (aldiro esatari batek azalpen batzuk ematen zituen), partidak zuen tentsioaz eta joko ikusgarriaz jabetuta, bertan jarraitu zuten partida amaitu bitartean. Gainera, txalo asko eskeini zizkieten jokalarieri partidaren zenbait unetan.

 

 

Gipuzkoarrak oso ondo hasi ziren, eta 1-2 aurreratu ziren. Une horretan, dena alde zutenean 1-3kora heltzeko, ez zuten errezena zirudiena lortu eta lapurtarrek bina berdindu zuten. Hortik aurrera pixkanaka, eta batez ere talde lotura handia erakutsiz, lapurtarrek mendean hartu zituzten gipuzkoarrak. Dena dela, joko bakoitza oso borrokatua izan zen eta ados-ak, ugariak.

 

 

Sari-banaketa ekitaldian izan ziren Euskadiko, Gipuzkoako zein Nafarroako Federazioetako ordezkariak, Iparraldeko Euskal Ligakoak, Leitzako Udalekoak eta Nafarroako Gobernukoak, besteak beste.

 

 

Euskal pilotarako egun handia eta historikoa bizi izan zen Leitzan. 

 

 

Gainera, final honek errebantxa izango du laster. Hain zuzen ere, urriaren 14an, arratsaldez, Donostiako Sagüeseko zabaldian (eguraldi txarra eginez gero, Belodromoan), Llargues-Bote Luzeko Europako Txapelketako partiden atariko gisara jokatuko da lehia. Era horretan, Europan euren bote luzean aritzen diren pilotariei gure bote luzea nolakoa den erakutsi nahi zaie.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba