Gipuzkoa 1 Gipuzkoa 2ren aurka, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketako finalerdietako bat, igandean

2016/09/14 | Lehiaketa

Zubietan izango da lehia, 12:00etan; beste finalerdian, Lapurdi 1 eta Lapurdi 2 izango dira aurrez aurre, egun berean, Senperen

Azken txanpan sartu da Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa. Asteburu honetan jokatuko dira finalerdiak, eta Gipuzkoako bi taldeak iritsi dira kanporaketa hauetara. Gipuzkoa 1 vs Gipuzkoa 2 izango da, hain zuzen ere, finalerdietako bat. Eta bestea Lapurdi 1 eta Lapurdi 2ren arteko lehia. Irabazleek datorren astean jokatuko dute finala.
 
 
 
Ondoren zehazten dugu gipuzkoarren arteko finalerdia (lapurtarrek igandean jokatuko dute, Senperen):
 
 
Irailak 18, igandea, 12:00, Zubieta
 
GIPUZKOA 1 / GIPUZKOA 2
 

 

 

Ondorengo pilotariak ari dira jokatzen Gipuzkoaren izenean:

- Andoni Zabala
- Xabi Ondaro
- Ekaitz Lasa
- Josu Leonet
- Aritz Leonet
- Julen Chiapuso
- Beñat Arzelus
- Andoni Flores
- Joseba Azpiroz
- Txomin Nazabal
- Orkatz Argote
- Iñaki Esnaola
- Jon Ander Esnaola
- Jon Urbieta
- Andoni Urbieta
- Ibai Urbieta
- Julen Jauregi
 
 
 
 
 
Espezialitate honetako lehendabiziko txapelketa ofiziala da aurten estreinakoz jokatzen ari den hau. Sei taldek hartu dute parte: A multzoan Gipuzkoa 1, Lapurdi 2 eta Behe Nafarroa, eta B multzoan Lapurdi 1, Lapurdi 3 eta Gipuzkoa 2.
 
 
 
 
 
Euskal pilotako espezialitate zaharrena da bote luzea. Joko zuzenetariko bat da; hau da, bi taldeak aurrez aurre jartzen dira eta ez da pilota hormaren kontra joz jokatzen. 60 metro inguru luzerako eremutan aritzen dira pilotariak, normalean estalirik gabeko plazetan, eta helburua aurkariari eremua irabaztea da. Tantoak tenisean bezala zenbatzen dira; izan ere, tenisak joko zuzenetatik hartu zuen zenbatzeko era. 
 
 
 
 
 
Informazio gehiago Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean:http://euskalpilota.com
 

 

 






Babesleak

Ir arriba